GUREAN GAUR

Petronorreko langileak:‘Azken lau urteetan 100 egun bezain besteko aparteko orduak egin ditugu’

Petronorreko langileek joan den asteazkenean mobilizazioak hasi dituzte lan hitzarmenaren negoziazioa desblokeatze eskatzeko. Izan ere, 2019tik ituna iraungita eta soldata eta lan-baldintzak izoztuta dituzte. Hala, gaurkoan petronorreko langileek protesta egin dute Bilbon, eta 300 behargin elkartu dira. Bertan, salatu dutenez, azken lau urtetan aparteko ordu asko egin dituzte, zehazki, 100 egun bezain beste. Gainera, ohartarazi dute onartezina dela Lan Ikuskaritzak egoera hori ahalbidetzea.