Urduñako espetxe frankistan 225 preso zendu ziren, gutxienez, 1937tik 1941era. Erdiak baino gehiago Extremadurakoak ziren, Espainia hego-mendebaldekoak. 2014an eta 2022an abiatutako esku-hartze arkeologikoari emango diote jarraipena. Urte horietan 71 biktimen gorputzak atera zituen hobitik zientzia elkarteak. Orain, haien senideak bilatzeko, Espainiako eskualde horretara joango da Jaurlaritza.
Helburua ahalik eta herritar gehiagoren DNA laginak jasotzea da, aurkitutako gorpuzkien laginekin alderatzeko. Igandean izango dute lehen hartu-emana, Castuera herrian (Badajoz).

Maddalen Iriarte, EH Bildu: "Osakidetzak eraldaketa behar du"

Pentsio erreformaren kontrako grebek jarraituko dute Ipar Euskal Herrian

Javier Buces: "Frankismoan oposizioaren aurkako errepresioa oso handia izan zen Gipuzkoan"

Labrazako eta Azazetako parke eolikoek ingurumenaren alorrean argi berdea lortu dute
