GUREAN GAUR

Bizipoza elkarteak ‘Mundu berri bat guztiontzat’ proiektua aurkeztu du

Hernanin eman dute proiektuaren berri, elkartea osatzen duten 11 elkarteren kantu eta bideoklipak aurkeztu ditu Bizipozak. Elkarteek egunerokoan lantzen dituzten gaiei eta errealitateari buruzkoak dira, haien asmo eta nahiak gizarteratzeko sortuak.

Aurtengoa hirugarren edizioa da eta, abesti eta bideoak euren sareetan elkarbanatzeaz gain, euskarri fisikoan ere salduko dituzte. Aurtengo edizioko kantuen konposizioa Xabier Zabala eta Marea Urdina Elkarteen esku egon da; Euskal Herriko 12 idazle eta bertsolari izan dira letragile eta 22 abeslarik kantatu dituzte.