GUREAN GAUR

AHTak Lezetxiki kobazuloa birrindu du

Arrasateko Lezetxiki haitzulora sartzeko ohiko pasabidea harriz estalita aurkitu du espeleologo talde batek, eta barrualdea Abiadura Handiko Trenaren tunelak erdiz erdi "zulatuta". Euskal Herriko historiaurreko aztarnategi garrantzitsuenetakoa da Lezetxiki, gizakiaren aztarnarik zaharrenak aurkitu dira bertan.

Espeleologoek gogor salatu dute gertatutakoa: "Onartezina da Lezetxiki modu horretan suntsitzea, Arrasateko eta Euskal Herriko ondare arkeologiko garrantzitsua dena eta guretzako kobazulorik kuttunena dena", adierazi dute.