GUREAN GAUR

EP-IUk eta Jaurlaritzak akordioa lortu dute Memoria Historikoaren Legea onartzeko

Miren Gorrotxategi eta Jon Hernandez legebiltzarkideek eman dute akordioaren berri. Hala, akordio honek "Memoria Historiko hobeago eta justuago bat izateko bidea zabaltzen" duela azaldu du Gorrotxategik. Frankismoaren biktimen “egia, memoria, justizia eta erreparazioa” lortzea izan da taldearen helburua.

Akordio honekin gauza garrantzitsu asko lortu direla azpimarratu du Gorrotxategik, besteak beste, biktimen errolda bat sortuko da, erreparazio integrala bermatuko zaie biktimei, eta memoriaren aurkako sinboloak kentzeko plan bat onduko du Gogorak.

Memoria atalean ere hainbat aldaketa adostu dituzte. Legeari emakumeei buruzko artikulu bat gehituko diote, emakume izate hutsagatik errepresioa pairatu zutenentzako berariazko politikak jasotzeko.