'Bakea eraikitzeko prozesu berezia. Ikaskuntza partekatuak etorkizuneko erronketarako' lelopean egingo dute foroa eta gizarte zibileko 120 ordezkarik hartuko dute parte bilkuran. Guztiak bat datoz bakea eraikitzeko prozesuan fase bat ixten ari dela eta fase berri bat irekitzen ari dela; edonola ere, bakea eraikitzeko prozesua amaitu gabe dagoela uste dute. Hala, etorkizunean horretan jarraitzeko adostasunak finkatu nahi dituzte.
Iruñeko Planetariumean izango da bat martxoaren 17an, 16.00etan hasita. Eta azkena, 18an egingo da Donostiako Kursaal jauregian, 09:30etik aurrera. Hamaika Telebistan jarraitu ahal izango dira biak, zuzenean.

Donostian gutxienez 3.375 gazte joan dira inguruko herrietara bizitzera hamar urtean

Erreforma "ziztrina" dela salatzeaz gain, Madrili gezurra esatea leporatu diote pentsiodunek
