GUREAN GAUR

Erreforma "ziztrina" dela salatzeaz gain, Madrili gezurra esatea leporatu diote pentsiodunek

Madrilgo Gobernuaren pentsio erreformak ez duela 1080 euroko gutxieneko pentsioa bermatzen salatu du Hego Euskal Herriko Pentsiodunen Mugimenduak. Pentsiodunen ustez, erreforma ziztrina eta zekena da. Gainera, Madrilgo Gobernuari leporatu diote gezurretan ibiltzea, sasi egiak, gezur ustelak baitira. Haserre daude pentsiodunak, hala, larunbatean astebeteko barua eta itxialdiarekin bukatzeko, manifestazioa masiboa egingo dute mugimenduak Bilbon.