GUREAN GAUR

Xabier Amurizak jaso du III. Monzon-Ganuza saria

Aurtengo Monzon-Ganuza Euskal utopikoei saria Xabier Amurizak jaso du Bergarako Udalaren eta Olaso Dorrea Fundazioaren eskutik. Amurizaren ibilbideak Telesforo Monzonen eta Josefa Ganuzaren baloreekin bat egiten duela ikusita jaso du saria; hala nola, herri honekiko maitasuna, euskarari eta kulturari emaniko lehentasuna, Nafarroaren garrantzia euskal historian edota batasunaren balioa.