GUREAN GAUR

Brebeta bezala, Baxoa euskaraz egin ahal izatea aldarrikatu dute Baionan

Astelehen eta astearte honetan Baxoa azterketaren gaineko berezitasun frogak dituzte lizeoko ikasleek. Astelehen honetan Seaska eta Azterketak Euskaraz kolektiboarekin deiarekin egin dute bat hamarnaka langilek eta euskaltzalek Baionako Etxepare lizeoan.

Brebetari buruzko lorpenak ezagutu eta bi egunera hasi dira ikasleak Baxoko frogak frantsesez egiten. Izan ere, martxoaren 18an jakitera eman zuen Vincent Bru diputatuak Brebetaren zientzietako froga ere euskaraz egin ahalko dutela.

Apirilaren 22an manifestaldi handia antolatu du euskalgintzak Baionan, azterketak euskaraz egitearen alde eta euskarak oro har dituen trabak salatzeko.