GUREAN GAUR

Euskara Institutua: “16.000 orrialde inguru ditu euskarazko hiztegirik zehatzenak”

XXI. mendeko euskarazko "hiztegi zehatzenari" buruz hitz egin dugu Pello Salaburu Euskararen Institutuaren zuzendari ohiarekin. Salaburuk azpimarratu du XXI. mendeko euskarazko hiztegirik zehatzena dela liburu zein egunkarietatik –Berriatik, batez ere- ateratako oraingo testuak bildu dituztelako, eta baita neurriagatik ere: “Pantailan ikusten dugunean ez gara konturatzen, baina paperera eramango bagenu, 16.000 orrialde inguruko hiztegia edukiko genuke, letra estu eta txikiarekin”.

Salaburuk azpimarratu du oso erraza dela erabiltzea; euskara institutuan gaur egungo euskararen hiztegia bilatu, eta bertan agertzen da hitz horri buruzko informazioa. Hitz horien azpi sarrera ugari aurki daitezke, bakoitzaren definizioak, definizio bakoitzari dagozkion adibideak, eta baita hitz bakoitza nola, non eta nork erabiltzen duen ere”.