GUREAN GAUR

Baionako autobus geltokia blokeatuta, pentsio erreformaren kontrako 9. greba egunean

Bederatzigarren greba eguna dute Ipar Euskal Herrian eta Frantzian. Lanuztea erabatekoa izango da tren zerbitzuan eta Biarritzeko aireportuan. Goizean goizetik jendetza bildu da Baionako autobus biltegiaren aurrean, eta TxikTxak autobus zerbitzua gelditzea lortu dute.