Errugbiaren bidez, beste balore batzuk ikastea da ekimen honen helburu nagusia. Gaztediko zenbait kidek antolatzen dute ekintza, astero espetxeetara joaten dira eta animatzen diren presoentzat entrenamenduak prestatzen dituzte. 2016 urtean Arabako eta Bizkaiko espetxeetako presoekin jarri zuten ekimena martxan.