GUREAN GAUR

Nafarroako ikastetxe publikoetako irakasleak kalera atera dira lan baldintza hobeak eskatzeko

LAB, Steilas, UGT, ELA eta CCOO sindikatuek deituta, protestan dira hezitzaileak. Nafarroako Gobernuak emaniko datuen arabera, 2.024 irakasle batu dira lanuztera, lantaldearen %21,3. Sindikatuen arabera, grebak eragin are handiagoa izan du: %55ekoa.

Goizean, elkarretaratzeak egin dituzte herrialdeko herri eta hiri nagusietan. Lau zutabetan banatu dute manifestazio nagusia, eta Hezkuntza Departamentuaren egoitzaren aurrean batu dira guztiak. Grebara deitu duten sindikatuen izenean hitz egin du LABeko Oihane Jordanak, otsailaren 15eko grebaren ostean, Hezkuntza Departamentuak “entzungor” egin diela uste dute sindikatuek.