Pasa den astean Gasteizen Kataluniako Homofobiaren aurkako Behatokiak eta Ikusgunek agerraldia egin zuten eta LGTBIfobiaren aurka elkarlanean jarraitzeko akordio bat sinatu dute. Dokumentu horren arabera, elkarri idatziz jakinaraziko dizkiete beren lurraldeetan arrazoi hauengatik gertatzen diren diskriminazioak: sexu orientazioagatik, genero identitateagatik eta genero adierazpenagatik. Gainera, biek konpromisoa hartu dute LGTBI kolektiboko kideen eskubideei buruzko lanak egiteko. Horren inguruan hitz egiteko, Amets Martinez, Ikusguneko kidea elkarrizketatu dugu.
HAMAIKA
Ertzaintzak segurtasun neurriak jarri ditu Bilbon eta Donostian, 300 ultratik gora espero dira
HAMAIKA
Bizilagunen komunitateek pisu turistiko gehiago jartzea debeka dezakete Hego Euskal Herrian
HAMAIKA
'Hartzea ematea DA' da aurtengo Durangoko Azokako leloa
HAMAIKA
Eusko Jaurlaritzak Urdaibaiko Guggenheimerako pasabidea egiteko lanak eten ditu
HAMAIKA