Zaleen batasuna eta jarrera eredugarriak izan direla azpimarratu dute. 24.000 zale gorritxo bildu ziren Sevillan. Txapeldunordeak etxean dira honezkero, Iruñean. Gaur egingo diete harrera, 17:00etan Iruñeko udaletxean, eta 18:00etan Nafarroako Gobernuaren egoitzan. Gorritxoek Europarako sailkatzeko borrokan jarraituko dute.