GUREAN GAUR

Haritik Hirira: “Gaur egun, bost etxebizitzatik bat bigarren etxebizitza da Iparraldean”

Haritik Hirira bi geografok osatutako lantalde bat da. Gure lurralde zein hiriak leku gizatiarrago batean bihurtzeko grinak batzen ditu, gizarte, ekonomia eta ingurumen-iraunkortasuna errespetatuz. Hirigintza eta etxebizitzari buruz hitz egiteko Jon Macías eta Josu del Campo Haritik Hirirako kideekin hitz egin dugu. Orokorrean, sare sozial zein hedabide nagusietan hirigintza eta lurraldearen inguruko gaiei buruz ezer gutxi aurki zitekeela pentsatu zuten, eta gainera, aurki zitekeen oro erdaretan zegoela. Hori dela eta, espazio hori betetzeko asmoarekin hasi zuten proiektua 2021 urtearen hasieran, gai horiek sustatu eta lantzeaz gain, euskarak merezi eta askotan aurkitzen ez duen txokoa eta babesa eskainiz.