GUREAN GAUR

Alaitz Ajuriagerra, Jauzi ekosoziala: “Negozio nitxo berde bat saltzera etorri dira BECera”

Munduko Bankua klima larrialdiari buruz eztabaidatzen ari da egunotan BECen, eta hainbat eragilek protestak deitu dituzte. Alaitz Ajuriagerra Jauzi Ekosozialeko kideak salatu du klima larrialdiari aurre egiteko “negozio nitxo berde bat saltzera” etorri direla, “neooptimismoan” oinarritutako soluzioak ematera, eta “lobby energetikoen eta elite ekonomikoen artean negozioa” egitera.
Erakunde horiek jo ditu, ordea, krisiaren “erantzuletzat”, eta horren aurrean, “bestelako eredu eta politika publikoak” behar direla azpimarratu du: “Krisi ekologikoaz gain, hainbat krisi bizitzen ari gara gizartean, eta erantzun bateratu eta integralak behar ditugu”. “Aliantza garaia” dela dio, eta nabarmendu du soluzioa herritarrengandik etorriko dela, eta ez elite ekonomikoengandik.