GUREAN GAUR

Koro Irazoki: "Kontsumitzaileei produktu ekologikoak eskaintzen dizkiegu"

Bidazi Bidasoaldeko ekoizleen eta kontsumitzaileen elkarteko kidea da Koro Irazoki. 2008an sortu zuten elkartea, "beren burua zaindu nahi zuten" hainbat lagunek, eta "aitzindariak" izan ziren horrelako proiektu bat martxan jartzen. Urte batzuetako lanaren ondoren, 2014an ireki zuten azoka transformazio batzuk egin ondoren, eta gaur egun, langile bat ere badute. 180 bazkide dituzte taldean, eta bazkideentzako zein bazkide ez direnentzako denda irekia da.

Irazokik azpimarratu du hiru hanka dituela proiektuak: lehenengoa produktu ekologikoak eskaintzea da. Askotariko produktu ekologikoak eskaintzen dituzte: janaria, kosmetika gauzak, garbiketak... Bigarren hanka da ekoizleei plaza bat eskaintzea: "Gero eta ekoizle guttiago dira Bortzirietan eta Malerrekan, eta gelditzen direnei plaza bat eskaintzea da gure asmoa". Eskualdeko hainbat produktu eskaintzen dituzte: Berako eztia, Arantzako barazkiak, Zugarramurdiko barazkiak, eskualdeko oilaskoa, arrautzak, esnekiak… Inguruan ez dituzten produktuak Nafarroako beste leku batzuetatik lortzen dituzte: Iruñetik pasta, edota Erriberako arroza, besteak beste.

Horrez gain, kontzientziazioa sentsibilizazioa ere lantzen dituzte: "Bertze gisako ekoizpena eta erosketak egiten dituen kontsumtzaile kritiko bat sortu nahi dugu". Hori horrela, hainbat neurri hartzen dituzte beren denda ahalik eta jasangarriena izan dadin: grenelena jartzen dituzte produktuak, plastikorik ez dute erabiltzen... Horrez gain, hitzaldiak edota tailerrak ere antolatzen dituzte: ogi ekologikoa egiteko tailerrak, bizikleta konponketak, baratze tailerrak... Horretan ere lan egin nahi dugu".

Ikusi kontsumo taldeei buruzko Geltokia saioa nahieran.