GUREAN GAUR

Elhuyar Zientzia Azokak 700 gazte bilduko ditu asteburuan Bilboko Areatzan

Ikasturtean egin dituzten 200 steam proiektuak erakusteko 700 gazte elkartuko dira Bilbon asteburuan Elhuyar Zientzia Azokan. 3 egun iraungo du, gaurtik ekainaren 4ra. Hiru egun horietan, ikertzaileak ere izango dira Areatzan, gazteen proiektuak ebaluatzen, eta, datu guztiak jasota, sari-banaketa igandean bertan egingo da, eguerdi-partean, 13:30ean.