GUREAN GAUR

Udaltzaingoak kaleko saltzaile batzuen aurka izandako jokabide arrazista salatu dute Bilbon

Arrazakeria instituzionala eta poliziala salatu dute herritarrek eta manteroen aurkako kriminalizazioarekin bukatzea eskatu dute. Izan ere, ekainaren 18an agenteek mantero batzuk atxilotu zituzten eta materiala konfiskatu nahi izan zieten. Saltzaileek eta bertan zeuden hainbat herritarrek salgaiak ez kentzeko eskatu zieten guardiei, baina ez zuten lortu.