Urruntze politikaren amaiera aldarrikatu eta denak etxera itzultzea eskatuko dute. Kalejira datorren ostiralean 20:00etan abiatuko da Sarasate pasealekutik, eta Udaletxeko plazan amaituko da. Ibilbidean zehar, besteak beste, joaldunek, DJek, txarangek, txalapartariek, Mila eta Idoia jotariek, Mintxi eta Marton bertsolariek eta Fermin Balentzia kantautoreak hartuko dute parte.