GUREAN GAUR

LGTBI Harrotasunaren Egunean mobilizatzeko deia, faxismoari aurre egiteko

Faxismoaren kontra, lumak harrotu eta elkar zaintzeko deia egin dute eragileek. Izan ere, aurrerapausoak eman diren arren, eskuinaren jazarpena nabaria da oraindik. Bizitzen aldeko eguna da ekainaren 28a, askapenerako borroka eta borroka antifaxista. 19:00 – 19:30 aldera izango dira mobilizazioak Euskal Herriko hiriburuetan.