Gasteiz eta Iruñea izan dira ostegun arratsaldeko ekaitzek gehien astindu dituzten hiriak. Zenbait tokitan kalteak eragin ditu euri jasak, ura eraikinen barrura sartu da. Kaltetu nagusia, baina, Arabako hiriburua izan da, txingorrak ez du etenik izan bertan. Iruñean ere izan dira eurite handiak, sanferminetako arratsaldea baldintzatuz.