GUREAN GAUR

Ander Prol: "Sexualitatea gizaki orok jaiotzetik hiltzen garen arte dugun ezaugarri bat da"

Ander Prol sexu hezitzaile eta Guztiok elkarteko kidea elkarrizketatu dugu Hamaika Telebistan. Bere hitzetan, ezinbestekoa da sexualitatearen definizioa aldatzea: “Sexualitatea ez da harreman sexualak soilik, sexualitatea gizaki orok jaiotzetik hiltzen garen arte dugun ezaugarri bat da, eta gure garapenaren parte den heinean, oso garrantzitsua da hori aztertzea, begirada bat ematea, eta behar duen garrantzia ematea”

Sexu heziketarekin lotutako formakuntzak eskaintzen dituzte, eta hezkuntza arloko eragileez gain, bestelako kolektiboekin ere egiten dute lan. Garrantzitsutzat jo du beren lana, uste duelako haur eta gaztetxoak sexualitatean hezteak “fruituak” ematen dituela. Dena den, nabarmendu du erasoak ez direla hainbeste igo, baina, kontrara, nabarmendu du gorroto diskurtsoak asko handitu direla, eta zentzu horretan, lanean jarraitu behar dela dio.

Sexu heziketa integral batek egoera hobetzen lagunduko lukeela dio, eta zentzu horretan, positibotzat du hainbat udalek genero perspektiba duen sexu heziketako plan integrala martxan jartzea beren udalerrietan. Nolanahi ere, azpimarratu du ardura gizarte guztiarena dela, eta, are, gizonengan ere jarri du arreta: “Gizonok mugitu egin behar gara; gizonok erabaki behar dugu zein aldetan egon nahi dugun".

Prolek adierazi du orain garrantzia handiagoa ematen zaiola plazerari, baina horrek ez duela esan nahi plazer sexuala bizitu behar denik une oro. Horrez gain, aniztasun funtzionala duten pertsonen sexualitatea “infantilizatu” egin dela nabarmendu du, eta desioak praktika eta koreografia oso zehatzetara mugitzen direla nabarmendu du. Horrez gain, azpimarratu d LGTBI Lege integral batek lagunduko lukeela politika publiko eraginkorrak martxan jartzen gorroto honi aurre egiteko.

Elkarrizketa osorik hamaika.eus-en.