GUREAN GAUR

Fukushimako ur kutsatuak Ozeano Barera isurtzen hasi dira

Erabaki horri gainera oniritzia eman dio Energia Atomikoaren Nazioarteko Agentziak. Ehunka dira, ordea, isurketa horren aurka daudenak eta manifestazioak antolatu dituzte japoniarren planak salatzeko. Dena den, inguruko herrialdeetako eta ekintzaileen protestek ez dute eragotzi Japonia Fukushimako zentral nuklearreko ur erradioaktiboa isurtzen hastea. Dagoeneko, baina, gutxienez 14 pertsona atxilotu dituzte Japoniak Hego Korean duen enbaxadan sartzen saiatzeagatik, isurketen aurka egindako protesta batean. Txinarentzat, aldiz, ur erradioaktiboaren isurketa arbitrario hau erabaki okerra da eta Japoniari zuzentzeko eskatu zion. Ildo horretan, iragarri du Japoniatik datozen ur-produktuen inportazio guztiak bertan behera utziko dituela gaurtik aurrera.