GUREAN GAUR

Bilbotarrek agur esan diote orain arteko Aste Nagusirik jendetsuenari

Marijaiaren erreketarekin atzo iluntzean agur esan zioten bilbotarrek Aste Nagusiari. Orain arteko Aste Nagusirik parte hartzailena eta jendetsuena izan dela adierazi du Bilboko Udalak. Bilboko alkateak iragarri duenez, jaietan ez da sexu-eraso larririk, gorroto-deliturik edo LGTBIfobia-deliturik egon.