GUREAN GAUR

Deflatazioaren eragina zalantzan

Neurri gabe hazten ari zen inflazioa arintzeko irtenbide gisa aurkeztu zuten Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako aldundiek deflatazioa, hau da, errenta zergaren taulak egokitu egin zituzten KPI kontsumorako prezioen indizearen igoerara. Hiru aldundiek %2 deflatatu zituzten errenta zergaren taulak, baina azpiko inflazioak goitik segitzen du oraindik. Hala, deflatazioaren eragina zalantzan dagoen honetan, zerga erreforma eztabaidagai izango dute ikasturte honetan.