GUREAN GAUR

Txaloak eta 'emakumeak alardean' oihuak, arbuio keinuen gainetik

Hondarribiko kale nagusia leporaino beteta abiatu da Jaizkibel konpainia. Hondarribiko alkateak eliz atarian egin dio harrera, bertan izan dira baita, Eider Mendoza ahaldun nagusia, Manuel Lezertua arartekoa, Miren Elgarresta (Emakunde) eta Jose Antonio Rodriguez Ranz (Jaurlaritza). Manuel Lezertuak jakinarazi du azkenean ez diola harrerarik egingo alarde baztertzaileari.