GUREAN GAUR

Rafael Casanovari eginiko lore eskaintzan parte hartu dute EH Bilduk eta EAJk

“Geroa erabakitzeko eskubidea” aldarrikatu dute alderdiek Diada egunean. EAJko senatari Luke Uribe-Etxebarriak Euskal Herriaren eta Kataluniaren arteko lotura historikoak gogorarazi ditu. Era berean, “negoziazioa eta elkarrizketa” eskatu ditu Kataluniako eta Euskal Herriko gatazka politikoei aterabidea emateko.

Idurre Bideguren EH Bilduko senatariak esan du Euskal Herria eta Katalunia “oso ondo elkar ulertzen duten herri bi” direla. Horiek horrela, “ausardia” eskatu die Bidegurenek PSOEri eta Sumarri, Pedro Sanchezen inbestidurarako negoziazioetan.