GUREAN GAUR

Beste urte batez Bartzelonako kaleak "independentzia" oihuekin bete dituzte

Espainiako Gobernuari “presio egitera” bideratu dute Diada. Bartzelonako Rafael Casanovaren omenezko oroitarrian lore eskaintza eginez hasi dute eguna. Arratsaldean, Bartzelonako hainbat tokitatik abiatu diren lau zutabe izan dira aurtengo manifestazioaren protagonistak, ANCk deituta. Bata Justiziaren Hiritik, bestea Proa Eskolatik, bestea Santseko geltokitik eta laugarrena Ogasuneko egoitzatik. Ekitaldi nagusia Espainia plazan egin dute. 2022an ez bezala, ANCren aurtengo ekitaldietan ERCko ordezkariek parte hartu dute, Pere Aragones presidentea barne.