GUREAN GAUR

EHUren prekarizazioa salatu eta ordezkoentzako baldintza duinak eskatu dituzte langileek

LAB, ELA, STEILAS eta CCOO sindikatuak bildu dira ordezkapen politika berriaren aurka. Euskal Herriko Unibertsitatean USLO dela eta, ordezkapen politika berria ezarri dute eta sindikatuek salatu dutenez, ondorio larriak ekarriko ditu. Besteak beste, kritikatu dute irakasleek lanaldi partzialak jardungo dituztela eta lana antolaketa zailduko duela. Hori dela eta, ikasturteari hasiera emateko ekitaldian sindikatuek mobilizazioa egin dute Arabako Campusean.