GUREAN GAUR

'Konponbidearen aldeko estrategia argi bat' eskatu du Jaizkibel konpainiak

Aurtengo alardea, keinuen alardea izan da. Inoiz baino babes handiagoa izan du eta testuinguru horretan, Jaizkibel Konpainiak balorazio positiboa egin du. Baina Jaizkibelen nahiz alarde baztertzailearen aldeko keinuak egitea ez zaie neutrala iruditzen eta horren aurrean, konponbidearen aldeko estrategia bat eskatu du konpainiak. Hondarribiko alkateari eskatu diote betorik gabeko elkarrizketa mahai bat eratzeko abendua baino lehen.