Lorea Flores Greenpeace-eko kideak Gobernuei eskatu die neurri zorrotzak jar ditzatela abian erregai fosilak alde batera uzteko: “Aldaketa klimatikoaren eragile nagusiak erregai fosilak erabiltzearen ondorioz sortutako negutegi efektuko gasak dira, eta gure aldarrikapen nagusia da erregai fosil hauek alde batera utzi behar direla”.
Horrez gain, nabarmendu du ipar globaleko herrialdeek “erantzukizun handiagoa” dutela aldaketa klimatikoari dagokionez, denbora gehiago daramatelelako energia mota hori erabiltzen, eta azpimarratu du baliabide gehiago dituztela trantsizio energetikoa martxan jartzeko: “Neurri zorrotzak behar ditugu erregai fosilekin lotutako enpresa hauen egiteko modua aldatzeko, eta gure kontsumo eta produkzio sistema osoa deskarbonizatzeko ahalik eta azkarren”.