GUREAN GAUR

Ernaiko gazteek protesta egin dute Espainiako Gobernuaren ordezkaritzan

Zelaia eta Barbadoren espetxeratze aginduaren aurkako ekintza egin dute hamarnaka gaztek. Bilbon Espainiako Gobernuaren ordezkaritzaren aurrean lotu dira eta errepidea moztu dute. Bi gazte erakinean kateatu dira. Gasteizko Ertzaintzaren egoitzan ere kateatu dira hainbat gazte. Ertzaintza gogor oldartu da gazteen aurka eta guztiak identifikatu ditu.