GUREAN GAUR

Errelatoaren ariketa edota bataila?

“Oroimen historikoaren ariketa” eginez, Josu Urrutikoetxea ETAko ordezkari izandakoari elkarrizketa esklusibo bat aurkezten da “No me llame Ternera” [Ez nazazu Ternera deitu] ekoizpenean.

Jordi Évoleren eskutik, 2018an desegin zen ETA erakunde armatua barrutik inoiz ikusi gabeko begirada bat ematen dio dokumentalak, zenbait une erabakigarri jorratzeaz gain.

Aldeko eta aurkako iritziak eman dira argitara hedabideetan baita zentsura eskaerak ere eskuineko zenbait elkarte eta biktimen aldetik.
Josu Urrutikoetxea: «Gure gatazka politikoan tresna izan beharko luke komunikazioak».

"Uste dut testuingurua jartzea falta zaiola”. "Arriskuak hartu nituen, eta hau ez da nik espero nuen emaitza, baina ez naiz haien lanean sartuko".