GUREAN GAUR

Gipuzkoa inklusiboa nahi du Aldundiak, norberak bere bizitza proiektua berdintasunez garatzeko

Hegalak Zabalik Fundazioak kirol zentro bat du Donostiako Kontxan, dibertsitate funtzionala duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzen laguntzeko helburuarekin, jarduera fisikoa eta kirola egitea erraztuz, ohitura osasuntsuak mantentzeko. Eider Mendoza ahaldun nagusiak zentroko eta fundazioko profesionalen lana aitortu du, baita programen erabiltzaileen "indarra eta eredua" ere. Legegintzaldi honetan babes sozialeko politikei "bultzada berri bat" eman nahi dio Aldundiak.