GUREAN GAUR

EHUko irakasleek langileen “egoera prekarioa” salatu dute

180 langile inguru “egoera prekarioan” lan egiten ari direla salatu dute, 800 euroko soldata jasoz, lanaldi partzialekin eta klaseak modu egokian prestatzeko baliabiderik gabe. Irakasleen eta ikertzaileen buruzko 41/2008 dekretua aldatzea aldarrikatzen dute. LAB, ELA, STEILAS eta CCOO sindikatuek urriaren 11rako greba deialdia egin dute.