GUREAN GAUR

Xanti Hidalgo, Errekaleor: “Garai bateko ametsa proiektu sendoa eta errotua bilakatu da”

Hamar urte pasa dira hamar gazte Errekaleor auzoko 26. portalean sartu zirenetik. Urte hauetan zehar Errekaleor Bizirik ekimenak auzo hori zein Gasteizko hiria berpizteko hamaika ekintza burutu dituzte. Urteurrena ospatzen ari dira orain eta auzora gerturatu gara bizilagunekin hamar urte horien errepasoa egiteko eta etorkizunerako erronkak ezagutzeko.