GUREAN GAUR

'Fantasia DA' lelopean egingo da Durangoko Azoka, abenduaren 6tik 10era

58. Durangoko Azokako kartela eta leloa aurkeztu dute. Nerea Mujika Gerediaga elkarteko lehendakariak eta Beñat Gaztelurrutia koordinatzaileak esker oneko hitzak izan dituzte azoka posible egiten duten guztientzako. Aurtengoa leloa 'Fantasia DA!' izango da. Izan ere, fantasia da sortzaile berrien ilusioan dagoen magia.