GUREAN GAUR

Cristina Campo, Aita Mari: “Tokatzen zaigun lekuan egongo gara behar duenari laguntzeko”

Aita Mari itsasontziak hamaikagarren misioari ekin dio. Cristina Campo itsasontziko sorosleak azaldu du hiru astez aritu direla itsasontzia prestatzen, eta boluntarioek bi aste igaro dituztela bertan formakuntza jasotzen, eta “beren burua prestatzen talde indartsu bat sortzeko”.

Burrianako portutik abiatu ziren atzo, eta erreskate gunerantz abiatuko dira. Campok nabarmendu du horrelako misioetan gutxi gorabehera hilabete pasatzen dutela itsasoan, erreskate gunera joaten, bertan egoten, erreskatatutako pertsonak portu segurura eramaten eta berriro ere gunera bueltatzen: “Tokatzen zaigun lekuan egongo gara behar duenari laguntzeko”.