GUREAN GAUR

Euskal Herritik elkartasuna eta babesa Palestinako herriari

1948tik, eta baita lehenagotik ere, sionismoak gauzatu nahi duen genozidioari aurre egiten ari den herriarekin elkartasun osoa adierazi dute Euskal Herriko hiriburuetan . Hala, Israelgo Estatu genozidaren kontra palestinarrek duten erresistentziarako zilegitasuna defendatu dute. Adierazi dute ez dela gerra bat, herri batek kolonialismoaren eta Israelgo apartheidaren aurka abiatu duen erresistentzia baizik.