GUREAN GAUR

Jon Azkune, EHU: “Grebaren jarraipena oso arrakastatsua izaten ari da”

Jon Azkune EHUko irakasle eta ikertzaileak nabarmendu du “oso arrakastatsua” izaten ari dela EHUn egiten ari diren greba eguna: “Campusak hutsik daude, eta mobilizazioak oso jendetsuak izaten ari dira. Momentuz, argitaratu diren datuen arabera, jarraipena %85 ingurukoa izan da; beraz, oso pozik gaude emaitzekin”.

Gaurko aldarrikapen egunaren eskaera nagusiak dira ordezkoen baldintzak hobetzea, eta horretarako, jardunaldi osoan lan egitea, 400-500 euroko soldataren truke lan egiten duten irakasle ordezkoen partzialitatea ez onartzea, plantillak jende finkoarekin hornitzea, erosahalmenaren galerari aurre egitea, eta unibertsitatean burokratizazioarekin amaitzea, besteak beste.

Azkuneren esanetan, ez dute inolako harremanik izan EHUrekin: “Errektoretzatik sindikatuei esan diete legea aplikatu behar dela, eta badirudi ez dagoela negoziatzeko inolako tarterik”.