GUREAN GAUR

LAB: “Eusko Jaurlaritzak gezurrezko oasi batean bizi garela irudikatu nahi du”

Xabier Ugartemendia LAB sindikatuko kidearekin hitz egin dugu biharko Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako zerbitzu publikoetan deituta dagoen greba egunaren harira. Nabarmendu du bi aldarrikapen nagusi egimgo dituztela bihar: “Langile publikoen lan baldintzak gero eta okerragoak dira, eta azken urteetan okertzen ari dira nabarmen. Bestetik, zerbitzu publikoen kalitatea okertzen ari da, eta hori langileek zein herritarrek ikusten dute”.

Salatu du Eusko Jaurlaritzak “irudikatu” nahi duela herritarrak “gezurreko oasi batean” bizi direla, eta horrekin lotu ditu azken egunetan egindako adierazpenak: “Adierazpen hutsak dira; Urkulluk uste du langileak zein herritarrak ergelak garela, eta beren gezurrak sinetsiko ditugula”.