GUREAN GAUR

Leioako Udalak 497 urte bete ditu, eta ospatzeko kultur aisialdirako eskaintzak antolatu ditu

Iban Rodriguez Leioako alkateak, Estibaliz Bilbao Kultura zinegotziarekin eta Alberto Garcia kultur koordinatzailearekin batera, programatutako proposamenak aurkeztu eta xehatu dituzte komunikabideen aurrean. Aurkezpenaren zati eta programaren aurrerapen gisa, Gran Marteleko ilusionistek magia emanaldi txiki bat egin dute ere.

Rodriguez alkateak nabarmendu duenez, Leioako Udalak programazio "jai-girokoa, kulturala eta aisialdikoa" prestatu du, "pertsona guztientzat familientzat, koadrilentzat, txikienentzat eta nagusienentzat pentsatuta eta zuzendua... Leioako hainbat espazio eta kaletan gozatu ahal izango den programazioa". Alkateak azpimarratu duenez, "gure helburua jai giroa eta ospakizun giroa herriko txoko guztietara iristea da".