GUREAN GAUR

Lehen ordutik, nabaria izan da sektore publikoko grebaren eragina

ELA, LAB, CCOO, ESK, Steilas eta Satse sindikatuek deitu dute greba Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. 'Zerbitzu publikoen alde, soldatak eta enplegua hemen adostu' lelopean ari dira mobilizatzen goizean goizetik. Garraio publikoan ez ezik, osasungintzan, hezkuntzan, administrazioetako bulegoetan eta komunikabide publikoetan izango du grebak eragina, besteak beste.