GUREAN GAUR

2024ko Araba Euskaraz Olarizun izango da ekainaren 16an, Oiongo San Bizente ikastola laguntzeko

Arabako 8 ikastolek elkarlanean ospatuko dute 2024ko Araba Euskaraz Olarizun datorren urteko ekainaren 16an. Honekin ateratako diruarekin Oiongo San Bizente ikastola lagundu nahi dute, Arabako Errioxan euskararen erabilpena aldarrikatu eta bultzatzeko eta, bide batez, erabilpen eremuak zabaltzeko ere. ‘Mugaezin’ izango da 2024ko Araba Euskarazen leloa, antolatzaileek gure hizkuntza mugarik gabe irudikatzen baitute. Araba Euskarazen jaia ekainean izango bada ere, urte osoan zehar ekimen ugari burutuko dira honen harira. Arabako bazter guztietara ailegatuko da hurrengo urteko edizioa, euskara eta euskal kulturari agertoki handi bat eskainiz.