GUREAN GAUR

Aize Otaño, AEK: “Hezkuntza Legeak euskarazko ikas eredu orokortua jaso behar du”

Helduen euskalduntzean lanean aritzen diren hainbat eragilek agerraldia egin dute gaur, eta gurekin izan dugu Aize Otaño AEK-ko kidea. Bere esanetan, beren sektorea “estrategikoa” da euskararen “ezagutzaren unibertsalizaziora iristeko, eta euskara eroso biltzeko espazioak sortzeko”.

Gehitu du uste izan dela hezkuntzak euskaldunduko zituela belaunaldi berriak, baina dio “zoritxarrez” hori ez dela horrela izan. Hori horrela, ezinbestekotzat jo du Hezkuntza Legeak euskararen ezagutza bermatzeko euskarazko ikas eredu orokortua jasotzea, eta aldi berean, azpimarratu du zehaztu behar dela zein hizkuntza ereduri jarraituko dion.