GUREAN GAUR

Ireki dute Hendaia eta Irun arteko Avenida zubia

Irun eta Hendaia arteko zubiaz gain, Izpegi, Aldude eta Larraineko pasabideak ere zabalduko dira. Lehen ordutik, herritarrak eta hautetsiak pasabidean elkartu dira, zubia berriro irekita dagoela ospatzeko. Hala ere, poliziaren presentzia nabaria izaten jarraitzen du.