GUREAN GAUR

Carles Puigdemont eta Marta Rovira inputatu dituzte, Tsunami Demokratikoagatik

Auzitegi Nazionaleko epaileak Marta Rovira ERCko idazkari nagusia, Carles Puigdemont Kataluniako Generalitateko presidente ohia eta Kataluniako beste hamar independentista inputatu ditu. Espainiako Auzitegi Nazionala Tsunami Demokratikoa ikertzen ari da 2019ko udazkenean Kataluniako proces independentistaren buruzagiak zigortu zituen epaiaren ondorengo istiluetan izandako paperagatik. Manuel García Castellon Instrukzioko 6 zenbakiko Epaitegi Zentraleko titularraren erabakia Guardia Zibilaren txosten bat jaso eta egun batzuetara iritsi da.

Bestalde, lekuko gisa deitu dute Arnaldo Otegi, Genevan ustez egindako bilera batengatik. Otegik ohartarazi du bere alderdiaren erantzun bakarra azaroaren 18an izango dela, manifestazioaren egunean.