GUREAN GAUR

Datu bidez, zaintza lanak salatu eta bestelako zaintza eredu bat eskatu dute ELA eta LABek

Azaroaren 30eko greba feminista orokorrean zaintza sistema eraldatzeko premia aldarrikatuko du mugimendu feministak, eta behar hori datu bidez irudikatu dute ELAk eta LABek, aurkeztutako txosten batean.

Sindikatuek, zaintza lanak, ordainduak zein ordaindu gabeak, emakumeen gain daude; pribatizatuta, bai familien eremuan bideratzen direlako, bai zerbitzuak azpikontratatuta ematen direlako; eta beraz, baldintza prekarioetan. Grebaren bidez, auzia eztabaidaren arreta-gunea jarri nahi dute.

Eredua iraultzeko eta zaintza aitortzearen ildo horretan, zenbakietara jo du LABek: Hego Euskal Herrian 186.800 herritar ari dira etxeko lanetan (%ññ emakumeak), eraikuntzan (%4,2) eta industrian (%17,2) sortzen dena baino handiagoa.

Etxeko langileek gutxieneko soldata jasoko balute, 3,6 milioi eurotik gorako gastua egin beharko litzateke, "EAEko 2024rako aurrekontu proiektuaren %24a" nabarmendu du Garbiñe Aranburuk.

Bestalde, ELAk berretsi egin du mugimendu feministak salatuta, Janire Landaluzek azaldu du, emakumeen eta gizonen dedikazioaren arteko aldea 11 urtetan murriztu egin den arren, oraindik zaintza lanen banaketa oso desorekatua dela.